XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
8. Baturik gengozan goiko batzar-gela aretan, argi asko ziran.
9. Eta Eutiko izeneko mutiko bat, leio-gaiñean jezarri zan; eta Paulo'k itzaldia luzatzen eban artean,
10. Aregana jatsirik, Paulo gaiñera etzun yakon; eta a besarkaturik, esan eban:
11. Igo zan barriro, ogia artu ta jan eban; eta eguna argitu arte itz ugari eginda, joan zan andik.
12. Mutikoa, barriz, bizirik-eroan eben, eta pozez bete ziran.
PAULO, MILETO'N.13. Gu, barriz, ontzian sartu ta itsasoz Asson'era etorri gintzazan, Paulo'ren zain egoteko: berak arelaxe agindu euskun-eta, berak bidaldia oiñez egiten eban artean.
14. Eta Asson'en batu yakunean, gugaz artuta, Mitilene'ra etorri gintzazan: 15. andik, biaramonean, itsasoz Kio aurrera eldu gintzazan, eta urrengo egunean Samo'ra: ta Trogilio'n zerbait geldituta, urrengo egunean Mileto'ra eldu gintzazan.
16. Efeso'n gelditzeke aurrera joatea erabagi eban Paulo'k, Asla'n luzaro gelditu ez zedin.